XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irugarren egintza.Ugarrte-zarr: (
Ez dakit oraindik, ametsak ala egiak diran nere etxean gertatuak.
¡Nere etxea! ¡Ugarrte!... Oraindaño burua altxeaz eta bekokia goyen jarriaz esaten nuen; orma oek nere jayotza ikusi zutela.
¡Ta arrrokeria bidezkoa zan!.
Iñoiz ez da nere asabengatik on besterik esan.
Beñere ez dute Ugarte'tarrak, beren buruak, eguzkiaren argira agerrtzeko, lotsa izateko ezer egin.
Inguru oetan dan etxerik zarrenetakoa da, ta egundaño neretarrak, gaizki itz egiteko biderik eman ez dute.
¿Eta orain? ¡Jaungoikoak daki, Ugarrte'ko aitonarengatik esango dituztenak!... Nere antziñakoak irabazitako izen ona galdu detala beintzat....
¡Eta orretarako larogei urte izatera iritxi naiz!.
¡Jauna! ¿Au jakiñik zergatik lenago atera ez ninduzun ludi negargarri onetatik?.
¡Nere billobaren izen ona gordetzeko utzi ninduzun, eta nik ori egiten jakin ez det.